Gutxi gorabehera
Gauza solteak daramatza eskuetan —harri bat,
teila hautsi bat, bi pospolo erre,
bestaldeko hormako iltze herdoildua,
leihotik sartu den hostoa, tantak
loreontzi ureztatutik ihesi, lasto hura
haizeak zure adatseraino ekarria—. Hartu ditu,
eta han, patioan, zuhaitz bat osatu du, gutxi gorabehera.
“Gutxi gorabehera” horretan datza poesia. Ikusten?