Aurkibidea
Aurkibidea
Zein da aldea
txirritaren eta inurriaren artean,
barreiatzailearen eta patxadatsuaren artean,
bi-biak biluzik irtengo baitira
dena berdintzen duen
bidaiatik? Ez dago garaile eta
galtzailerik, esaera herrikoiak
zorrotz balio du adierazteko
aukeren lakirio hilkorra.
Txalupen gisa nahiko dugu nabigatu
hondartza hobeetara, baina
gure ezerezean ainguratuta geratzen gara.