Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Le Revenant

 

...................................................................

lau silaba, ezezagun baten izena,

inoiz gehiago ikusi ez zenuena eta dudarik gabe hila.

Pintore bat, baiki; gorteatu ere egin zintuen,

onartzen zenuen, baina gutxi: lotsatia zen.

Orain urte asko mintzatu ginen horretaz; gero

zu ez zeunden eta ez dut haren izena gorde.

Eta orain hona aldizkari klandestino bat

1900aren hasierako artista “loretan zapuztuen”

aurpegi eta margolanekin. Bada bertan haren margolan zatar bat,

baina nork daki, agian bihar maisulana izango da.

Beharbada haren Klizia  izan zinen

zuk jakin gabe. Albisteak ez nau pozten.

Galdezka nago zergatik bi txirriketako hariak

hainbeste nahastu diren; eta mamu hori

ez ote den benetako desagertua eta ni haren faksimila.