Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Siria

 

Antzinakoek zioten poesia

zurubia dela Jainkoarenganantz. Agian ez da hala

irakurtzen banauzu. Baina zugatik ahotsa

berreskuratu nuen egunean jakin nuen hori, solte ni

lainoen eta ahuntzen saldo baten erdian

arantzen eta sasien hausnarrean zebiltzanak

haitz baten gaineko oreka doian, eta ilargiaren eta eguzkiaren

aurpegi zimelek  bat egiten zutelarik,

motorra matxuratuta zegoen eta odolezko

gezi batek harri baten gainean

Alepoko bidea seinalatzen zuen.