Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Fanfarrea

 

historizismo dialektikoa

materialista

autofagoa

progresiboa

inmanentea

atzerakorik gabea

beti barruan

inoiz ez kanpoan

inoiz ez hutseginkorra

guk egina

ez arrotzek,

zoroek baino

sinesten ez dituzten

gezurren barreiatzaileek

 

mirari sintetikoa

ez idiolektikoa

ezta indibiduala ere

unibertsala baizik

baraua

denak elikatzen dituena

eta inor ez

 

jauzi kuantitatiboa

tarari kualitatiboa

enpireoa

hilobia

etxean gelditzea norberaren

beste premiarik gabe, eta ezta hori ere

bai baitago arduratzen denik

eta da oinarririk gabeko

moral baten hedapena

salbu aldian behingo

buruzagi karismatiko baten

jarduna

irauten duen arte

edo diadokoena

haiek ere probidentzialak

 

patrikaren eternitate

ekonomikoa

zientzialari

arduratsu eta ondo

kontrolatuek

kontrolatua

 

basagizon onaren

heriotza

iritziena

ziurtasun ez ziurrena

epifaniena

gabeziena

gizabanako ez funtzionalarena

apaizarena aztiarena

intelektualarena

 

primate ohiaren

garaipena

sistema hirukoitzean

bere buruaren gainean gauza ororenean

baina noosferan

biguntzen den

zarakarraren

amarrurik gabe

eta papistek

modernistek edo fronte

popularrek

zer dira kaikuak!

barreiatzen dituzten

ziztrinkadarik gabe

 

gerra

dadinean progresista

inbaditzen duelako

indarkeriaz ez indarkeriaz

gauzak nola doazen

izan dadila ordea azkena

eta beti da halakoa

bere izaeraren kausaz

 

esadazu zuk

lagun ez konprometitu horrek

baduzu honen guztiaren

kontrako ezer?