Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Arkakusoak

 

Ez al duzu sekula eduki arkakuso bat

bere odola nahastuz

zurearekin

irabiatu bat eginez

hilezkortasuna oparitzeko guri?

Horrela gertatu zen Seicento urrezkoan.

Baina gaur denbora betearen sasoian

gutxiagok ematen du hilezkortasuna

nahiz denbora laburtzen ari den eta mendeak

ez diren lumak airean baino.