Aurkibidea
Aurkibidea
Errimak
Errimak San Bizenteko damak baino
erretxinagoak dira: atea jotzen dute
eta segi teman. Ezinezkoa da haiek baztertzea
eta ez sartzekotan jasaten dira.
Poeta prestuak urrutiratzen ditu
(errimak), ezkutatzen ditu, tranpa egiten du eta
kontrabandoz sartzen. Baina santa-plantak
jeloskortzen dira eta goiz edo berandu (errimak eta atsoak)
deika hasten dira ostera eta berak dira beti.