Aurkibidea
Aurkibidea
Hilabete umeen artean
Umeak jolas berriekin
dabiltza jolasean,
Antzara jokoaren
aldagai ulergaitz aspergarriekin.
Umeek beren eskuetan
dute gure etorkizuna.
Ez hauek, pala-kolpeka darabiltenak,
belaunaldi urrutikoek baizik.
Gertakariak ez du garrantzirik,
ezta aurrekariek ere.
Hanken artean daukatena,
oraina da eta aurrera doa.
Umeek ez dute Jainkoarenganako
maitasunik ezta iritzirik ere.
Deskubritzen badute mondongoa
lerde-oreak eta emultsioak okatzen dituzte.
Umeak samurrak dira
eta ankerrak. Ez dute ezagutzen
beren gorputzaren eta
haren errautsen arteko aldea.
Umeek ez dute natura
maite, baina haren jabe dira egiten.
Dendak jartzen dituzte pinu artean,
eta erleen gisa dute burrunbatzen.
Umeek ez dute ziztatzen,
birrintzen baizik. Iratxoen gisa
agertzen dira eta arrakala
estuenetatik pasatzen.
Umeek ez dituzte
atsoak eta agureak baino jasaten.
Haien gorputzetan gora eta gora,
orratzak xerloak zintzilikariak dizkiete osten.
Umeak zoriontsuak dira
inoiz ez bezala. Fotograbatuetako
izenekin agertzen dira
garbigailuen iragarpenetan.
Umeei berdin zaie
beste Existentziarik dagoen.
Eta ondo egiten dute. Hezur
trinko hori ez da hazia.
Umeak…