Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Balioen erorketa

 

Batxilergoko tesi bat irakurtzen ari naiz

balioen erorketaz.

Erori dena goian egona da, frogatu beharreko auzia horixe,

eta nor da hain eroa hori egiteko?

 

Bizia ez dago goian eta ez dago behean

eta are gutxiago erdiko galgan. Deus daki

goiaz eta beheaz, beteaz eta hutsaz, lehenaz

eta ondorenaz. Orainaz ez daki pizarrik ere.

 

Puskatu zure folioak, bota estolderia batera,

ezeren batxiler horrek, eta esan ahal izango duzu

bizirik egon zarela (agian) lipar batez.