Ez gaitun frontera joanen
Ez zionagu elkarri agurrik esanen
Ez dinagu keinurik egokituren.
ispilu aurrean
(verrà la morte
e
avrà i tuoi occhi)
Ez gaitun frontera joanen
ez
Kaioena izanen kaia
eta padura
(higi ezazu eskuren bat
begiak itxita
astiro
paduran lurreratzekotan den
kaioak hegalak bezala
astiro
Higi ezazu leun eskua)
Kaioena padura hustua
gorantza astiro datozkeen ur ferdeen
ibarretan
(labanak dagoz odolaren
ibarretan)
Beste hegaztirik ez
eta ez din inork ere
higituko eskurik
inoren ezpainak ferekatzearren
(eskua airean pausatu da,
geldi baina dardakadan
Negar egiteko eskubidea duzu)
Adats zinbela delakoan padurako
sahatsen hostogaina
bertara hegaldatuko ditun
kaioak
hire eskuak
buruko basoan barrena
lez
Ez gaitun frontera joanen
Ez dun hegaztirik izanen
(ardura barik idazten dut
astiro)
Kaioena padura hustua eta ez
din euri oblikuorik ari izanen
(Atravessa esta paisagem o meu sonho
dum porto infinito)
Padurak baino ez eta
begiak
ehiztaririk trebeenak
argiaren begiari begiratu ezinik
(ez gaitun frontera joanen)
Verrà la morte e
avrà i tuoi occhi
Ez gaitun frontera joanen
ez zionagu keinurik egokituren
ispiluaren aurrean.
w1988