Lakuntza abuztuan - I
Ez da itsasorik hemen:
klorofila errakor batek
ezartzen dizkie ezkata ernagarriak
eltxoen ibilera zentzugabeei;
gartzeletan usteltzen dira
etxeko hormetan urdinduta
dautzan argazkietako haurrideak.
Garitzan igerika enarak
arrain desbideratuak bailiran,
geltokiko andena kai.
Tristuraz naiz bainatzen
arratsalde sargoritsuenetan ere
hemen itsasorik ez dela jakin arren
eulien maniobra zoroetan
norbaiten ausentzia ozeanokorra
somatzen dudan hauetan,
Mikel.
w1985