kritikak:
Maitasunaren mundua, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2010-03-26
«Hogei urte baino gehiago igaro dira Omar Nabarro poeta, luma zintzilikatu, poetaren jantziak armairu gotorrean lagata, galdu egin zela, poetak galtzen diren toki horretan, alegia hiztegian. Handik ezin dira erraz atera eta ezin dira barnerago joan, harrapatuak baitaude adjektiboen eta substantibo kuttunen artean, azentuen loturaz».
Udaberria heldu da, Igor Estankona,
Argia, 2010-03-28
«Libertateri kantatzen dio idazleak. Zentzumenei. Gozamenari eta oinazeari. Profetak bezala erakusten digu bidea. Ez du erlijio berririk inauguratu, baina liburu honek gogorarazten digu ondo idaztea, plazerez idaztea, ironiaren domeinua eta erritmoaren kadentzia berreskuratu beharreko baloreak direla gure poesian, era honetako poesian».
Amodioa eta denbora, Javier Rojo,
El Correo, 2010-05-01
«Idazkeraren aldetik, liburua pixka bat berezia dela esan behar da, baina duintasun osoz aurkeztu daiteke irakurleen aurrean, arrunkeria gainditu eta benetako poesia egiten jakin baitu Omar Nabarro sinatzen duen poetak».
Haragiaren deia etsia, Ainara Maia,
Gara, 2010-08-06
«Poema-liburuaren hasieran haragialde eta lurralde miragarria hitzeman dit, bideak eta mapak erakutsiz, haragizko geografia irakatsiz, eta sagarraren debekuaz gaindi jauzi egitera gonbidatuz».