kritikak:
Topikoa baino harago, Igor Estankona,
Deia, 2007-02-09
«Edorta Jimenezek basamortuko lehortasunaz edo hara eroritako ur-tanta batetik sortutako landarearen zurtoinaren xamurtasunaz hitz egin dezake. Koioteren arrastoan lodi hitz egiten digu. Grabe. Elegantzia handiarekin, baina ezkor».
Ispiluaren bila, Ibon Egaña,
Berria, 2007-02-25
«Liburuak ez dio ekarpen erraldoirik egingo indigenen kulturaren azterketa antropologikoari, edo Idahoko historiografiari, baina arin eta gustura irakurtzen den kronika atsegina da, edonola ere Jimenezena».
Hegazkin txartela, Aritz Galarraga,
Gara, 2007-03-24
«Idazlea ausart, kurioso eta zenbaitetan, zergatik ez esan, aurreiritzidun agertzen zaigu. Behatzen duen horrekiko begirada pelikulek eta telebistak baldintzatua dela aitortzen duenean, esaterako».
Bidaia kronika, Jon Kortazar,
El País, 2007-05-07
«Postalak bezala idatzi ditu pasarteak bidaia kronika honetan, narrazioa eta autobiografia nahastuz, eta elementu testual desberdin asko josiz kronika osatzeko orduan».
Zirriborroak, Iker Zaldua,
Noticias de Gipuzkoa, 2007-06-16
«Aurreritziak aurreritzi liburua patxadaz irakurri beharrekoa dela iruditzen zait, arkatza eskuan datuen bilketa eginez, izenak gogoan hartzeko idazleak berak egiten dituen trikimailuak baliatuz Miguel Leonis hura gogoan zintzilikatzeko egin zuen bezala».