Aurkibidea
GOIZEKO SAGARRA
Edukak geldirik porrua
eta jan egik sagar heldua
Anonimoa
1619
Neuk gura zintuzket, ene puta laztana,
goizean goiz, kafea hartzen duzun artean
astiro jantzi.
Neuk jantziko zintuzket, ene puta
zikin kuttuna, oinetan gora abiatuta
astiro
eta gora eta gorago,
ero,
hasperen batean esango zenuke
Kabroia, kabroi hori,
Astiroago!, edo
Orain ez, gero!
eta, Orain ez, gero!
gerria estutuko nizuke,
eta sorbaldan estu lokailua lotu
edo,
ene ezpainak iheslari,
zeureak dardarka bilatu, ene puta,
ene puta laztana,
ene puta zikin kuttuna.
Eta berandu egitea bilatu barik
laztan ostuetan astiro-astiro
halaxe galduko ginateke;
garondoan darizun larruaren lur-
lurruna usainduz,
zure adats oraindino bustia
zintzurraz laztanduz,
gereziak janez, zukuak bilatuz.
Eta sagarretik berriro
hartzekotan ja
eta kafea
hartu barik ia
mahai gainean utzita
zu zeu jantziko zinateke
presaz
eta leun esanen zenidake:
Orain ez, gero, gero;
edo, Kabroi hori, astiro!
ene puta laztana, ene puta
kuttuna.