Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-26-6
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

Hiztegian hogeita hamar izenetik gora dituzten

intsektuak —lepidopteroak—

hegaldatzen dira —hori hori—

kloroformo eztenkada filointsektukoiaren ondorioz

 

Ospitaleetan pasilo guztiak dira luzeak —karrajuak!—

zeharka begiratzen ditugu ohe lerroak —iladak—

galegoz berbaren bat esango genukeela —singleira—

tristurari beste izenik ematearren —saudade—

gauzei darien berezko histura senglea aipatuz

 

(Volvoreta! volvoreta violetak botilen lurrinetan

tximeletak pinpili panpala hala hala mamala

han eta hemen pausa pinpilinpausa tximeleta volvoreta)

 

Ezpainetan pausatzen diren pinpilinpausen hegalek

dardar sudurtzuloetan beheranzko arnasak hauspo

meheek eraginda bezala kilikili dagidate

hankatxook    ttu egin ezinik uxatzeko uxatzeko

 

Epsilon! ama, Epsilon! planeta berrien izenak

cromo vanadio fluor Mendeleieven taula gasak arnasa

itxi egiten diren ateak eta gorputza landare ez bare

konortezean jausten zara Espilon! Epsilon! ama    Epsilon

planeta berrien izenak mariposatu egiten diren lurrunak

(mariposa marisorgin marimari aineza irudia osa    Mari

zainetan dabilzkidan mariposak    Mari tximeletak pinpilinpausa

ez gara ezertarako gauza    Mari mariposa larrosa volvoreta)

 

Ospitaleetan pasilo guztiak direlako luzeak zeharka

begiratzen dugu berbarik esan barik —saudade—

ez dagoz ez daude —saudade— ez nago ez zaude

volvoreta singleira eztenkada filointsektukoiak

zainetan gora eta non dira liburuetan hogeitamar izenetik gora

dituztenak —lepidopteroak— begietan betileetan ezpainetan

sukarraren hegaletan izerdi tantotxoen oin labankorretan

Epsilon! ama Epsilon! planeta berrien izenak cromo stop

 

vanadio berbaren bat esango genuke galegoz Mendeleieven taula

iodo saudade itxi egiten dira ateak eta ezpainetan dituzu volvoretak

ama ezpainetan dituzu mariposak ama betileetan dituzu ama hiztegietan

hogeita hamar izenetik gora dituen lepidopteroa pausatzen eta pausatzen

 

(Volvoreta! volvoreta violetak azken botiletan sueroetan azuletan

ez da han han planeta berrien izenak hasten direnetan geruza hauskaitzean

Epsilon, hemendik Landa    Beta    astia aztia igarria asturuak Epsilon)

 

Azken puzkadak Heriok azken arnasak uxatu dizkizu ezpainetatik

hiztegietan hogeita hamar izenetik gora dituzten intsektuak —lepidopteroa—

eta planeta berrien izenak ikasten ditut Epsilon Mendeleieven taula

negarrez ari denean flaskoetan hodi meheetan orratz zulo arinetan

berbaren bat esango genuke tristura izendatzearren galegoz —singleira—

 

Ospitaleetan pasilo guztiak dira luzeak eta alde egin dute

izerdi tantetan ibili izan diren oin hauskorrek hainbeste izen

mariposak pinpilinpausak volvoretak lehortu egin dira tantak

bekoki hotzean berbaren bat esango genuke galegoz —saudade—

 

(Epsilon! ama, Epsilon! pasiloetan flaskoetan pastiletan tristura

gailu asmatu guztietan malkoetan lorategiko landare akituetan hil

egin diren formula guztietan planeta berrien izenak Epsilon ama)

 

w1988