Autobiografia
Burdinezko harietan behera
linburtzen diren
euri ttanttak baino anonimoago,
espaloi desertuak ibili
gaueko itzaletan itzal,
odola ardoz nahastuta
ibai marroian behera
plastikozko gauzakietan
arimaren ispiluak kausituz
San Antongo zubia
izu ororen frontera
Bilbao la Vieja
ijituak PESA tabernak
Urazurrutia Zamakola
ladriluzko tristuradiak
eztul gaisotien gordeleku.
Beste ibarrean
Eusko Trenbideak
Bizkai barruko sabeleraino
eta
oroimenean
ernegu txori ilunak
logura hordia zarraztatzen.
w1987