Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-26-6
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

Igeri ikas balezate

 

Nigan alkoholak itotako pizti guztiek

igeri ikas balezate

eta eldarnio aldietan neuregana itzuli!

        Mundu harrigarria osa nezake

muga berotsu labankorretan bizitzen

zoramenari aurpegian bertan hatsa botaka

berarengandik ezin hurbilago

edozein mementutan beraren atzaparrez

eutsi eta besarkatzeko moduan

        Agian haginkatu egin nintzakete

samako zainetan edo

        Urtu egin ninteke odoletan

eta igeri egiten ikasitako piztiok

aterpeak zuloak habiak gordelekuak

paratu litzakete nire gorpuan.

        Zirkoa bihurtuta

neu ninteke pista eta ikusle

                    pizti eta hezle

        sarrera aulki eta ume

Pailasoaldietan barre egin niezaioke

neure buruari,

        eta zoroetxera eraman nintzakete

ez alkohola edateagatik

ez zirkoa eramateagatik

ez aulki eta ume izateagatik

ez muga berotsu labankorretakoengatik

ez neure buruari barre egiteagatik

ez    ez    eta ez.

                Barre egite soilagatik

eraman          nintzakete

zeri barre egin niezaiokeen

kontuan hartu barik

                  Barre egite soilagatik

nigan alkoholak itotakoek

igeri egiten ikas balezate.

 

w1984