Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-26-6
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

Garai horretan soldaduskan nengoen    Mandoak faxistak

Permisoa eman zidaten    Hilebeterako    Herriratu egin

nintzen    Hilketek etxean harrapatu ninduten

 

Martxoak lauean edo bostean —ez naiz ondo

gogoratzen— Joseba Coriaren aiton-amonen etxe zaharrean

batu ginen    Pankarta bat egin edo osotu genuen

Pajaru eta tartekoak ziren    Gernikako planoa

marraztu genuen    Kargatu egingo zutelakoan geunden

Madari ere geurekin zen    Eta osaba Alejo    Ai ene!

Gure protesta azaldu genuen kale sakratu haietan

Kargatu egin zutenentz?    Baiezkotan nago    Batek

daki    Hainbestetan kargatu dute!    Soldaduska diostazu

Neure larrua jokoan zebilela artean?    Jakina

jaio aurretik maite zintudan    Jaioterria maite nuen

Ezertan pentsatu ere egin barik egin genuen eta kitto

 

Izen anonimoz josirik daude hilerrietako gurutze harr

iak    Pankartan HERRIAK EZ DU BARKATUKO edo idatzi

genuela uste dut    Zeu zara orain herria.

 

w1985