Paisaia zubiarekin
Negua behar du, inondik ere.
Ahotik arnas lurruna baitarit.
Bufandarik ez, baina.
Zubitik behera ibaiari beha:
baporetxoak, gabarrak,
«artaldean» esan liteke,
ardiak balira elkarren
sorbaldan pausaturik, lo.
Kanal zurruna, ibai bezatua,
zur zimel eta sagar ustel usaina,
haizerik ez...
(non, baina?)
Zubiak kedar-kolorea du. Eta urak nabar igarotzen.
Baina nik ez dazagut ez zubi, ez ibai: ametsa, noski.
Negua izateko, bitxia oso:
mertxika bat jaten dihardut.
Eta hexurra ostikada batez
uretara...
Hiru basa-ahate
edo agian kaio arrunt
nahikoa arrasean hegaldari.
Baina bai, negua behar du:
horra, gaztainondoen eskeletoak.
Neskatila ile-lakar bat hurbiltzen zait
sagar-saltzaile.
w1995