Maitasun-agerpena
Maite ditut
kaleko errautsaz
apur-apurka
pozoinatzen diren
uso grixkarak
Maite ditut
hiriko satsaz
lohi-uholdeaz
aspaldi hil ziren
amoarrain zilarrezkoak
Maite ditut
zakar-poltsetan
gosez marruka
aztarrikatzen duten
katu dohakabeak
Nire etxe-hormako
huntz hostoei
darizkien
azken euri-tantak ere
maite ditut
eta sekulan ez dut ulertu izan
zergatik maite ote ditudan.
w1982