Argi mehe hau
Argi mehe hau
daratulu xuria
itsaspeko zokoen azterle
linterna
behin-behineko
nagi eta eten
korra
hondartzan jasoriko
xirula kamuts
herdoildua
uhinen laztanetatik ere
iraitzi eta
lehorreratua zaren
fetitxe absurdoa
Gorroto zaitut
maitea
zure erakarmen kixkalgarritik
behin oratu zaituen
eskua
aldendu ezin badut ere
Gorroto zaitut
eta egunen batetan
leizazulorik sakonenera
jaurtikiren zaitut
xorimalo mamutzar hori
erroitzik larrienera
amilduren zaitut
xaguzahar odoltsu hori
nota deslotuzko tresna arraroa
irudi ziztakorren iluntegia
altxorrez zamatua dirudizun
hilobi-ontzia
goizaldeko tren ulukarien
ahizpa zurbila
bidaztien oztopa harri
itsastarren zurrunbilo
jauregi lainoztatu
eihera alfer goroldiotsu
ardo-ozpinezko upel isil
abaro sukartsu
Gorroto zaitut
zu
argi mehe hau
daratulu xuria
zaitudan hori:
poesia maitea
w1982