Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-24-X
Joxe Austin Arrieta
1949, Donostia
 
 

Desbariazio-sail bat

 

«Eta zenbat aldiz galdu naizen behelainotan

  Basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin»

Kurloi-ametsetan galtzen diren basoilarrekin

Iratiko basoan hegan dabiltzan arranoekin

Behelainotan blaitzen diren amets-kurloiekin

Oro gainbegiratu asmo oilarrezko aztoreekin, eta

«Ene desirak iada ez dira habia abandonatuak besterik

ene bihotzean», edo lauso erraldoi bat larre zahar

larrakituen gainean, garaipena araokatuz iratze-

metaka diharduten belar-epaile izerditsuen operan,

lurrari atxekirik jarraituko dugula zin eginez,

sinpleki, hisiatuki, kausa handiak hitz beharbada

ttipiz erasiz baina inoiz ahantzi gabe, nahiz eta

«astiro doan denbora, idi gorrien gurdi hori» eta

bitakora-kaier guztiak lizuntzen zaizkigun esperoan

baina nago ez ote zaidan neuri ere «erlojuetako orratz

herdoilduetan» neure girnalda bakanak esegitzeko

garaia iritsi behingoz Itakara itzul zaitezten

amoreakgatik...

 

            Zeren eta bukatu baitira leihotik plazarako

            girnalda zimelak zezen suskoak kiskali baititu

            adjetibo kalifikatiboak mataderirako aratxeak

            borrero bestalde amoltsuak erailtzen dituen

            bezalaxe eta odol-errekastoak baitira urrune

            neko basurde basatien baserrietaraino iristen

            diren txerrimuin bakarrak idi baketsuen itule

            direlako ustetan dabiltzan eraleen goraintzie

            kin irule edaleak tonton macoute asesinoak gu

            garela diotenek jakin dezaten ez dugula adore

            rik eskas beraiei zornea badarie ere aberriare

            kiko maitasunaz zikiraturiko beren zauritik.

 

w1989