Bereterretxe
Haritzetik eskegi zuten zalduna. Biluzik.
Ai-hotsak altzairu, zarratatu zen gaua-
ren tenpluko isila. Orbelak lurrera:
odol-hustuaren azken arnasen dardara.
Borreroek atorraz garbitu zituzten eskuak,
eta erdibanatu —banderizoen harrapakin—
arrano beltza eta damaren eraztuna.
Hiru ezpatek zulatu zuten amaren bihotza.
Zaldi-trostan ilunbekoen parada.
Zerraldoa bidegurutzean utzia. Goizalbaz
lore gorriz estali zen maiteñoaren leihopea.
Negarretan zegien hots bazko-oilariteak.
Gerokoan, bide-ertzean zut, hilarria.
Artesau enblematikan, tenk geziak,
esanahitsu argizagiak: galdu zutena nola
prest zegoen, etxearen alde, gau eta egun,
zuhurtziaz eskaintzeko bere bizia.
Haren khantorea zen iruleen eresi guzizkoena.
Uhoaren neke-penetan —oihal zurian beren
semeez ohartuz— emakumeentzat zin egitea
bezala zen faltsuki erailaren kantua.
w1985-90