Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-12-6
Juan Mari Lekuona
1927, Oiartzun
2005, Donostia
 
 

Uzta garaia zan

 

Bizi izan balitz

hemezortzi urte.

Zenbat amets polit

bizi izan balitz!

Haren begietan

dei zoramenezko;

bihotzean, berriz,

galdera guzizko:

—«Nork nahi du, erantzun,

izan maite-lagun...»

Bizi izan balitz!

 

Baina idatzirik

zegon, lore hura

moztea, dolurik!

 

Ez itaiarentzat

hitz garratzik esan:

Uzta garaia zan!

 

w1966