Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-05-3
Arantxa Urretabizkaia
1947, Donostia
 
 

Ene momenturik zoriontsuenak

ardo usaiak

inguratzen ditu

ardo usaiak ito ditu

ardoaren kiratsak

masailetako azalaren azpitik

eskandalosoki

kantatzen zuen ardoak

sudurra

moretzen zuen ardoak

sabela

puztutzen zuen ardoak

alkandoran

malko formako kondekorazio miseriatsuak

miseriaren eta hondamendiaren

seinale

odolezko malkoak

eskuak trakesten

begiak urratzen

pausoa biguntzen

adimena

borondatea

maitasuna kutsatzen

itotzen zituen ardoak

ardoaren kiratsak

Gernikan

edandako hautsak eta keak

beldurrak eta zauriak

garrasiak eta kexuak

bustitzen zituen ardoak

Santoñako

lotsak eta esku lotuak

baztertzen

Burgoseko

hotzikarak eta algarrobak

Donostiako

mesprezuak

alkandora urdin mantxagabeak

kopeta altxatuak

esku ukatuak

bizkar eraginak

beratzen zituen ardoak

masailetako azalean eta esku zimeletan

mendekuaren odolaren

ordezkoa

ahoan hitz desiratuen ordaina

ordezkoa eta ordaina

 

w1972