Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

PANTERA ARROSA

 

Gau haiek ziren tungstenozkoak

euliak zebiltzan herri guztitik

guk bizikletak uzten genituen

ametsen muga

hautsezkoetan.

 

— Aurrera.

Eta errekako ura zen marmol beltza.

Hemen nago.

Denok argazki pelikuletan gaude.

 

Behin etxera bueltan nindoala

mutil hura, Toni Kukoc, ikusi nuen, jada drafteatua.

Mamu bat ematen zuen.

Esan zidan zoko guztiak arakatu zituela baina

ezin zuela aurkitu Dino Radja.