Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

DROGAZALEAK

 

Bazirudien Ibarran edo Egiri˝aon geundela

seiko bat txabola

artzain-sarobe batean

eta denen artean ageriena zein?

Zein azkar eta ederren?

 

Inguru guztian pago eta haritz ezkurrak

lizarren eta likidanbarren azpian.

 

Orozkoko pastoreen txabolak dira

berba gutxikoak Orozkoko

pastoreak

 

behin batek esan zidan ezin uler zezakeela zergatik

edaten zuen jendeak alkohola

bera mozkortzen zela ikusi hutsarekin pagoak

Lekandako maldan

 

eta maiatzean gora begira jarriko dela berriro

itzuli nahian izarretara eta Luxorreko edo Texcocoko

etorbide zabaletara.