Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

HABIA DAITEZEN ZURE HONDOTIK

 

Zure sabela utzi zuten

bertako ur berde argia.

Altzoan hartu zenituen

baina jaitsi dira jada zure altzotik.

Kasketaldi, musu, boligrafozko tatuaje.

Besoak zabaltzen dizkiezu, joan daitezen.

 

Aurikularrak jarrita doazen txoriak.

 

Gabon zaharretan atera egingo dira

belarra erreko dute kanpinetan, udan

nik zainduko dizkiet landareak etxean.

 

Trafiko handia dago gaur, begira,

gurutzatu dute bidea,

ez dira ikusten, badoaz

gure bihotzak ere eurakaz doaz.

 

Kasketaldi, musu, boligrafozko tatuaje,

aurikularrak jarrita doazen txoriak.