Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

EUREKIN IKASTEN

 

Ihien artetik iritsi ziren

amak eta nik oraindik ez dakigu

ze itsas-aintzira errainu nahi zuten atzitu,

zer ubide egingo duten ere

ez dakigu oraindik.

 

Gauza da nire paparreko oskolaren durundu

eta amaren buruko eskema

ikusten ditudala handi,

ikusten ditudala titia kenduta bezala,

 

umeok dira anbulantziatik inor jaitsi orduko jaioak

kalkulu guztiak baino lehen sentituak

 

eta gaur gerezi ikusezin hauekin

garbitzen diegu gorputza baineran

—nola maite duten ama, ur berbera dira—

 

eta gaur

otu zait

egunen batean Iratxe eta ni bakarrik geratuko garela

elkarri muin ematen gau libreetan.