Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

PIRINIOAURREA

 

Basoa gurutzatu eta beste aldean ere

han ere ez dago etxea etxea

han dago

zuk amestua da interneteko atarietan.

 

Kanta batzuk nola diren,

halakoxeak dira gure txikerrak.

 

Eta ibilian-ibilian aldatzen da

bizitzaren historia,

umeek eskatzen dutenero, lokartzeko,

beste ipuin bat

beste ipuin bat.

 

“Amatxo” diote gauean eta iduri du

zure ama ari dela esaten “aitxe”.

Aspaldi

esan nahi baitut

bart.