Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

EZ ESAN GURI, PETE

 

Nahiago nuke utziko bazenu

poeta bakean;

ez dago ondo

besteak erabiltzea

zure burua gorrotatzeko.

 

Esan eta esan ari zara guri baina

ez esan guri, esan nagusiari;

hemen, muntatze kateetan,

denok egiten dugu lan soldaduaren

eta itsasoan den marinelaren alde.

 

Eta gauza hauek egiten ditugu, bai,

zuri nardagarriak zaizkizunak,

baina ahaztu egin al zaizkizu

zuhaitz beltzak, ilargiak,

Batistaren poliziaren eskuetan?