Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

NABULUSEKO ORTUAK

 

Kanpaiak lako loreak erre dituzte labeetan

erlerik balego nork jan ezti metaliko hori?

Ireki dute taberna bat jartzen duena cervecerÝa

kolonookin aritu naiz eta ez dute hizkuntza ikasi nahi

kakak eta txizak zuzenean doaz hodi batetik

eta ez dira biltzen, gero ez da harritzekoa garraztea

Castelaoren sardinak mahaietan

 

nik neuk akabatu egingo nituzke denak

baina guri ere lagundu egin ziguten

potentziek, Mexikok, gazteek diote gerra gerra gerra

jadanik ez dute inor zerbitzatzen

hesira goratu dira, poetikoa da

 

eta ez dakit gauzatuko den ezer

baina zauri gabeko odol hau ere…