Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

MINOTAUROARENEAN

 

gorputz honen alternatiba onargarririk ez dut kausitu

abdukzioaren artea helgaitza zait gaurkoz

horregatik neure baitan penatzen naiz

izunak zaizkit kondizio esklabo honetatik

askatzea agintzen didaten kontsignak oro

saiatzen naiz gogoaren eta soinaren

arau larrietara moldatzen

konformismoaren paduretan zeharo ito gabe

 

arrunt motzak zaizkit

entseatutako gimnastika anitzen emaitzak

—gorputza maldan behera nola doan

begira nago muker gogoaren nasatik—

besterik ezean errebisionismo epelenari men egin eta

sabotaje ekintza xumeak gorabehera

azken hatsa zahardadean zurkaiztuta ematearekin etsi dut

neure gorputzarekiko aurkakotasun gorrian

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus