Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LEHOINABAR BURGESTUA

 

haginlari herri batean bizi naiz

ez geure ahoa beste banderarik

ez demaseko itxaropenik

bada hilerri bat urtaroen lekuko

eta euria kristalaren kontra

garbitzen duten autoaren eskuilak

 

harlauza bustiak zanpatuz egiten dut lanerako bidea

jende ezaguna adeitsu agurtuz

eta etxera heltzen naizenean

botako ditut giltzak mahai gainean

erantziko ditut kaleko arropak

eta jarriko naiz ordenagailu aurrean

 

gogorra izan da! diot

lehoinabar arin zauritu bat gehiago

besterik ez naiz orain

hileko soldata garaiz helduko zaion kezkarekin

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus