Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

GILA MUTURRA

 

gila muturra ekarri du itsasoak haitz artera

gainerako piezekin ontzia osatu eta

noranahi abiatzeko

eguzki gorrail honen karpapean

sarea kenduta egingo dute jauzi

lur honen ongarri izateko hautu

gaitza egin zuten txerpolariek

herri honen gatza dira

etengabe jartzen dute arriskuan

eskuzabaltasun ezin oparoagoan

euren bizitza... eta besterena

eta karparen bazter batean

itsasoak botatakoak

ontzien piezak bildumatzen ditugu

itxaropena gizentze aldera...

gero geure instrumentuak gertatu

eta ikusleriak alde egin baino lehen

nazio baten sorrera zaurigarriari

musika jartzen diogu

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus