Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

EKAITZAREN GORDEGIAK

 

ekaitzak txingorra eta harria bota

eta gotortu egiten da bere gordegietan

belarra jende apala legez

uzten dioten tokian

hazten da isilean

mozten duten arte

 

jendeak lur eremu batean

izan nahi genukeenaren koloreak

bilatzen ditugu

eta hazten ditugun seme-alabak

aberri galarazi bat bezala xerkatzen ditugu

gure herriko abestietan

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus