Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ZINEMATIK BUELTAN

 

hilero saria hartzen dut

gobernutik

eliza ararteko dela

horrek lotzen dit mihia

lotzen dizkit gogoaren goiko neurriak

hitzartutakoaren ordaina ematen baitiet nagusiei

diru trukean

 

eta diot ezin naitekeela beti garbi mintza

orbana daramadala aldean

gezurrak ortuariak bezala jagotera jartzen nauena...

baina jaten ematen didan eskua

zintzo gorrotatzen dut

lan orduz kanpo

eta musutruk

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus