Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

PORROTAREN TABERNAN

 

Goizaldeko laurak dira

porrotaren tabernan

eta botilatik zurrut egin ostean

zera esan dit,

musukatu egingo lizkiokeela

ezpainak,

musuan daudenak

eta hankarteko ilunpean gordetzen direnak,

eta bere zuku gozo eta gaziak

edango lituzkeela

basamortuko oasiren batean balego bezala.

 

Ezpainak musukatuko lizkioke,

baina hala ere,

zoritxarrez,

botilarenak ditu

aukera bakarra.

 

 

© Paddy Rekalde

 


www.susa-literatura.eus