Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

UMORE BELTZEKO PAISAIA

 

Patu txarreko emakume hark

Albia lorategietako banku batean

ematen zuen gaua

uda sargoritsuan zein negu hotzean.

 

Erosketarako karrotxo ezin izorratuago bat,

zaramatik ateratako poltsa bi

eta zeozer gehiago...

hura zen aldean zeraman guztia,

besterik ez.

 

Bere begien aurrean

zuhaitz harro-harroak eta iturri dotorea,

alboan Cafe Iruñako engominatuak

eta taxi geltokia,

eta atzealdean

umore beltzeko paisaia,

Justizia Jauregia.

 

 

© Paddy Rekalde

 


www.susa-literatura.eus