Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

RAGGAMUFFIN ERRITMOAN

 

Oso gustukoa nuen taberna hura

neguko zapatu gauetan,

zapatu euritsuetan batez ere.

Hiri zahar honetako argazki zaharrak

tartekatu egiten ziren

kontzertu iraganen kartel koloretsuen artean...

eta matxinada etengabeari lotzeko deiak

joandakoen begirada inprimatuarekin batera.

Garagardo freskoa eta ron txupitoak

egurrezko barran zehar

lasterketa ero batean bezala,

eta bafleen taupada espitosoak,

eta metxeroen su amaigabea

zigarrotxoen puntetan

zein esku ahurretan...

eta, aizue,

aldaken bihurguneak

raggamuffin erritmopean...

aldaken bihurguneak, aizue.

 

 

© Paddy Rekalde

 


www.susa-literatura.eus