Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

BOTILAREN BIHURGUNEAK

 

Botilaren bihurguneak maiteago nituela

aurpegiratu zidan,

berarenak baino maiteago;

eta, antza, egia zen.

 

Alkoholak sortzen duen

laino goxo baina faltsua

maiteago nuela,

eta garito zaratatsuak

eta barra bustiak;

hura guztia maiteago nuela

aurpegiratu zidan.

 

Eta bakarrik joan zen

kalean barrena,

nirekin zegoenetan bezain bakarrik.

 

 

© Paddy Rekalde

 


www.susa-literatura.eus