Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ZUBI AZPIAN

 

La Salveko zubi azpiko bazter batean

betiko gelditu zitzaion bizitzaren erlojua,

bere bihotz nekatu hura,

tetra-brikeko ardo merke eta

garagardo eskasaren nahasketa

larregi irentsi ostean,

negu gorrian.

 

Faroletatik urrun anguleroen argiak,

maitemindu berriak han-hemen musuka,

izugarrizko hotza,

eta izoztutako zainak ezin berotu.

Eta, antza,

inoiz baino ederrago zegoen itsasadarra

gau hartan,

La Salveko zubi azpiko bazter batean

gizon etxegabe hari

bizitzaren erlojua gelditu zitzaion gau hartan,

bere bihotz nekatu hura

betiko gelditu zitzaion gau hartan.

 

 

© Paddy Rekalde

 


www.susa-literatura.eus