EUROPA
Europa, puta larru zaharra,
hara gerraren zatailuak
zure eremu zabalak
basatiki zauritzen luebanez;
eta soldaduok,
(zelan gogoak
hankatarte zolduan
hala eurak
zartailuetan)
odololdeetan globulo gorri batzu,
globulo zuri beste asko
eta antigorputz gainerakoak,
gaixotasunak jotako
odol gorri bakarrean
zoramenaren pean
elkar akabatzen.
Europa, puta larru zaharra,
nork eragiten ote zartailuari
nork eraiki ote urkamendi bat
muino bakoitzean
nork eraman ote sutzarra
auzo bazter bakoitzera
nork erakarri ote izurria
etxola orotara
nork erauzi ote bestelakoak
kaleetatik
nork erabaki ote bestelakoa
nor bai eta nor ez
nork erasotzen hainbestetan
nork erantzuten galderoi?