IKUSTEN DUZU GOIZEAN
Ahoan irribarrea
Adats isladak urrea
Begiak ikatz errea
Ilargipean Aker Beltzari
Lamiak gorazaharrea
Hats telurikoz larrea
Lizun ororen dorrea
Hastera doa akelarrea
Gizon gazte gorputz lerden
Aurrekoarentzat ezten
Atzekoak aldiz buzten
Giza katea sendo lotuta
Nork irudi hori eten
Sasi legeak hausten
Bizigarri ala eden
Edabe ero hau edaten
Zuhaitz arteko ilargiak
Laztantzen ditu ipurdiak
Aluak hankak ditiak
Larruketa dantza amaitezinaz
Izerditan bekokiak
Plazere irrio eztiak
Ardo zuridun mahastiak
Denak desioz bustiak