Ludwig Wittgenstein austriar filosofoaren bizitzako pasarte bat, Mundu Lehen Gerratean soldadu ibili zela Europako trintxeretan, eta beraren lehen liburu ospetsuaren pasarte bat, eskailerak aipatzen dituenekoa, Nobedade barik frontean filmak gahalbatu ondoren sortu zen.
HITZ LETALAK
«Kaiserraren hitz letalak
bizirik diraugunoi barre eragiten
diguten gasak baino ez dira.
Gure alboan hilik dautzatenei
ezin areagotu
(gas letalez )
Heriok ezpainetan
ezarritako irribarrea»
Wittgenstein Europako edozein
trintxeretan
zaurituak zein gorpuak garraia-
tzen,
hitzezko eskailerak eraikitzen.
Wittgensteinek kendu egiten dizkio
e
s
k
a
i
l
e
r
o
k
Jainkoari,
eta Europako trintxeretako gasak
intsentsu,
bonben zistuak eta zaurituen ka-
rraxiak hileta eresi,
desolamenduaren katedrala ordu-
rarteko filosofia
behin betirako hilobiratzen du
Historiako kanposantuan.