KOKA KOKATUZ. Poema honetan Sigmund Freud kokazalea izan zela garai batetan eta, droga eta psikoanalisaren artekoaz ari da. Freudek kokari buruz idatzitakoa eta drogarekiko izan zituen erlazioen inguruan, Escritos sobre la Cocaína liburua, Editorial Anagraman, gazteleraz.
KOKA - KOKATUZ
Sigmund Fredek koka sudurrera-
tzen duela
geografia psikikoaren hastapenak
ezartzen
hipotalamotik hurbil kokatu
nahiz azpikonztientea
nongo laberintoetan bizi bait dira
aunitz bider berreraikitako
Erroma
haurtzarako piztiz
mozorratutako protoaitak
ludeatik etorri apostoluak pekatuz
ezartzera superego historikoa
Erosen aurka
Thanatos teologikoa
arrazoi urkamaendiaren egile
eta baita Espartakus heroia ere
Sigmund Freud divanaren ertzean
Mediterraneo berri baten aurrean
Ediporen begi erauzietan bilatzen
Tabua hautsi
duenaren indar telurikoa
koka sudurreratzen du Viennan
gizabanakoaren azpikontzientetik
gizatalde haundien
kontzientzarako bidean
Hitlerrek gerrabidea prestatzen
duen bitartean.