Gizaeuropa
Gizaeuropa
1986, poesia
96 orrialde
84-398-7163-5
azala: Heuses
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Joseba Urizar
1964, Elorrio
 
 

 

FRIEDERADA, III KANTUA.
ZORAMENA? - AMAIERA

 

(musikarik ez, arren )

 

Antikristoa,

Horrela Hitz Egin

Zuen Zaratustrak,

itzultze

eternala...

dena zaizu

pilatu

azken simulakroan.

 

Ai, zenbat

oroimen

eta zenbat lasterketa!

Baina utz

diezaidan

azken minutoa

gozatzen

ustekabe gozoan...

 

 

«Nire hiltzileekin inola ez hurbil

tasuna, ni neu nauzue gurtzatua!»

 

Dionisios nauzu, laztana,

—Apolo

zeure senarra—

eta ardoa

bezain gartsu,

maitaide

zaitut

 

Nor zara

azkenean,

Friederich?

Zer zara?

Munduaren

arnasa

eta kosmos

zabala?

 

» Eta laga nazazue orain bakean

hurrengo Ecce Homoa idaztera bait noa».