Mundu Gerrateak sozialismoruntz bere burua eramaten duela, badoa Bertrand Iraultza Sobietarraren egindakoak pertsonalki behatzera 1920.eko urtean. Kremlinen aurrez aurrekoa izanen du Leninekin, zeinek adarra joko dion gustora. Russiako errealitatearen kontra topo eginaz, bertan bera geratuko dira Russellen amets erromantikoak.
BIDAI HOTZA TO RUSSIA,
1920
Birjinfilogorri joan zen,
gorri-gorri masailak eginda,
pozik,
irla baporez utzi eta
«Zer esango ote zuen
Amberleyreko zaharrak?»
Baina, kontxo, The Main
Bolshevikeak barre
egin zion, itsuski egin ere.
Ondo konpreniturik, beraz, That
Britannia
doesn't rule any more, poesiak
ez du jada errimatzen, itsasotik
beste aldera
monster erraldoi baten
esnatze zaratatsuak ohizko filoso-
fia hortzikatu
eta metalikoago bat
duzu sortzen aria.
Bertrand: Lodge moduko gaztelu
enkantaturik ez dagoela hemen,
ezin direla gosetan
golfa eta matematikarik gozatu.
Errealitatea, Russiako eremu izoz-
tuetan;
What I Believe eta The ABC Of re-
lativity,
Cambridgeko ikastetxe victoria-
rretan.