Keinura itzuli
Keinura itzuli
2022, poesia
80 orrialde
978-84-19570-00-0
Azala: Maider Garayo
Elena Olave
1997, Durango
 
 

 

EZAGUTZEN EZ DUGUN LEKUAN

 

 

Gau bakoitzak gordetzen du goiz bat.

Louise Michel

 

 

Oinaze partekatuak sostengatzen gaitu,

gau bakoitzak goiz bat gordetzen duela sinisteak.

 

Kontakizun konkretuari ez diogu beldurrik,

ezta tartekako desorientazioari ere

 

egarria ezin delako ilusioz soilik ase

jarraitzen dugu elkarrekin

iturri eder eta baliagarriak sortzeko eginahalean.

 

Gure gorputzek iraungo badute

transformazioan izango da.