Aurkibidea
BUKAERA
Itzulera bako puntu honetan,
eskuak beldurrez eta dudaz beterik,
behin ezagututako hitzek
esanahia galdu dute.
Muturreko beroaren eraginez gorputzak
pauso motelez mugitzen dira
erreka ertzetik, urruneko suteei begira.
Gerizpearen babesetik ikus daitezke
oihalak, landareak, aldarriak,
ekintza liturgikoaren aztarna
bilakatzeko prest.
Seguruenik, bukaeran ere
borondatea eta ospakizun nahia gailenduko dira.